1972ko Frantziako Tourra

1972ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa59. Frantziako Tourra
Txapelketa1972 Super Prestige Pernod
Etapak25
Datakuztailak 1 – 1972.eko uztailak 23
Luzera3.846 km
HerrialdeaFRA Frantzia
Irteera-lekuaAngers
Helduera-lekuaParis
Taldeak12
Parte-hartzaileak132
Amaitu dutenak88
Emaitzak
TxapeldunaBEL Eddy Merckx (Molteni)
TxapeldunordeaITA Felice Gimondi (Salvarani)
HirugarrenaFRA Raymond Poulidor (Gan-Mercier-Hutchinson)
Puntukako sailkapenaBEL Eddy Merckx (Molteni)
Eskalatzailerik onenaBEL Lucien Van Impe (Sonolor)
konbinatuan onenaBEL Eddy Merckx (Molteni)
Talderik onenaFRA Gan-Mercier-Hutchinson
◀19711973▶
Dokumentazioa

1972ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 59. edizioa izan zen. 1972ko uztailak 1 eta 23 artean ospatu zen. 3846 kilometroko ibilbidea egin zen prologo bat eta 20 etapatan banatuta, horietatik hirugarrena, bosgarrena, hamalaugarrena eta hogeigarrena bi sektoretan banatuta egon zirelarik.

132 txirrindularik parte hartu zuten 11 txirrindulariko 12 taldetan banatuta, proba soilik 88k amaitu zutelarik, eta talde bakar batek ere ez zuen proba bere txirrindulari guztiekin amaitu.

Edizio hau irriki handiz hasi zen mundu guztiak aurreikusten zuen Eddy Merckx eta Luis Ocañaren arteko norgehiagokagatik, alabaina, Ocañak Col d'Aubisquen beste eroriko bat jasan ondoren, Eddy Merckxen arerio nagusi bezala Cyrille Guimard geratu zen, honek 14. etapan belauneko lesio bat jasan zuen arte, Eddy Merckxek bere laugarren Tourra jarraian irabazteko bidea libre utziz.

Garaileak, laugarren aldiz jarraian Eddy Mercx izan zena, urte batzuk lehenago Jacques Anquetilek lortutako jarraiko Tourreko garaipenen errekorra berdinduz, proba batez beste 35,514 kilometro orduko abiaduran bete zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy